Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak Emakumezkoen 2021eko Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko du hiru jokalarirekin

Xake Txapelketa

Hasi da Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan urte honetako Gipuzkoako Emakumezkoen Xake Txapelketa Nagusia. Cesar Montolío FGAko lehendakariak zuzentzen du txapelketa, eta Lukas Iruretagoienak arbitro nagusia da.

10 jokalari arituko dira txapelketa honetan, eta horietako hiru gure klubekoak dira: Haizea Tornay, Goretti Laporte eta Nora Lera. Gaurko txandaren aurretik, txapelketa osatzen duten bost txandak nola burutuko diren finkatu dira: lehen txanda (gaur jokatu da), eta bi txanda bikoitz egongo dira, bihar eta etzi.

Informazio gehiago eta emaitzak

Etiquetas: