Emeki Elkarteak antolatutako Emakumezkoen VI. Pala Txapelketaren 1. jardunaldia

VI Emakumezkoen Pala Txapelketa 1 jardunaldia

Emeki Elkartea.- Emeki Elkarteak eta Hondarribiko Udalak antolatutako VI Emakumezkoen Pala txapelketaren 1.jardunaldia IZUGARRIA izan da.

Txapelketa 11:00etan hasi da eta lehen partidan Xolek eta Mirarik (Goizuetako ahizpak), Edurne (Hondarribia) eta Idoiaren (Hendaia) kontra jokatu dute. Goizuetarrek indartsu hasi dute partida, iazko txapelketan garaile izan ziren eta aurten ere txapelaren bila etorri dira. Edurne eta Idoia ez dira atzean gelditu, partida osoan zehar indartsu egon dira tentsioari eutsiz eta Xole eta Mirari urduri jarri dituzte, baita gradetan zeuden ikusle guztiak ere, azkenean partida 15-14 bukatu da Goizuetarren garaipenarekin.

2.partidan Edurnek (Zizurkil) eta Amaiak (Andoain), Maite (Irun) eta Izaskun (Irun) bikotearen aurka jokatu dute. Edurnek eta Amaiak ¡azko pala txapelketan parte hartu zuten baina ez bikote bezala, aurten indarrak batu dituzte eta indartsu eta gogotsu hasi dute txapelketa. Maitek eta Izaskunek ahalegin handiak egin dituzten arren ezin izan dute Edurne eta Amaia tandema garaitu, partida 15-5 puntuekin amaitu da.

3.partida. Azken orduko aldaketa baten ondorioz Edurne eta Amaia bikoteak azken partida ere jokatu behar izan dute Izaskun (Hondarribia) eta Naroa (Irun) bikotearen aurka. Izaskunek ¡azko pala txapelketan parte hartu zuen ahizparekin bikotea osatuz, aurtengo txapelketan bikote berria du, Irungo Naroa, eta partidan zehar beraien arteko koordinazioa eta konexioa ikusi ahal izan da. Azken partidan ere urduritasuna eta tentsioa nabaritzen zen ikusleen artean, Izaskunek eta Naroak gogor borrokatu duten arren ezin izan dute Edurne eta Amaia bikotea garaitu, partida 15-4 amaitu da.

Eskerrik asko frontoira bertaratu zareten guztiei!

MAIATZAREN 15EAN 2. JARDUNALDIA SOROETAKO FRONTOIAN 11:00ETAN

VI Emakumezkoen Pala Txapelketa 1 jardunaldia

VI Emakumezkoen Pala Txapelketa 1 jardunaldia

VI Emakumezkoen Pala Txapelketa 1 jardunaldia

Etiquetas: