Gaurkorako Herriraren alde deituta zegoen lehenengo deialdia egina

Eguerdian, "Euskal presoen eskubideen alde - konponbidearen alde" lemapean 73 lagun bildu dira udaletxearen aurrean gehiengo sindikalak deituta Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatzeko.

Bukatzerakoan gogoratu dute presoen eskubideen alde 20:00tan Zabaltza plazatik manifestazioa abiatuko dela.

Bihar Bilbon burutuko den manifestaziora autobusez joateko Hazia eta Elatzeta elkarteetan izena eman behar dela aipatu dute ere. Jadanik, autobus bat beteta dago eta bigarrenetik erdia.


Etiquetas: