Beste gaitzespen bat azken eraso matxistei

Basta ya!!! Ni una menos!!! Ni una agresión más!!!!

Bidasoko Asanblada Feminista.- Bidasoko Asanblada Feministak sentitzen dugun gaitzespenik, higuinik eta nazkarik handiena adierazi nahi dugu Barakaldon gertatutako azken agresio matxistengatik eta Gasteizen azken orduetan egindako bortxaketagatik.

Terrorismo matxista ez dagelditzen, eta hartzen diren neurriek ez dute balio gaitz hori geldiarazteko.

Gizarte osoak gaitzetsi eta arbuiatu behar ditu, irmoki, emakumeenganako indarkeriazko jarduera horiek, beste aldera begiratu gabe, ausartak izanik, geldiaraztekotan guztion artean geldiarazi behar baitugu.

Hemendik erabateko babesa adierazten diegu biziraun dutenei eta haien familiei. Zuekin gaude.

Aski da!!! Ezta bat gutxiago ere!!! Ezta eraso bat gehiago ere!!!

Etiquetas: