Gipuzkoako egoitzetako egoera larria ezagutarazi eta lehenbailehen irtenbidea eman behar zalola aldarrikatzeko LABek grebarako deialdia egiten du urriaren 28 eta azaroaren 12rako

imagen

LAB Sindikatua.- Gipuzkoako helduen egoitzetako egoera lotsagarria da, urteak daramazkigu sektoreko errealitateazein den salatzen, baina erakunde eta enpresen jarrera ikusita, badirudi gatazka langile, egoiliar eta hauen senideena dela soilik. Baina guk zerbait argi badugu honakoa da: egoera honek jendarte guztiari eragiten diola.

Helduen egoitzetako sektorea zaintzan oinarrituta dago; jendarte honetako menpekotasuna duten pertsonei zuzenduta, hain justu. Horretaz gain, diru publikoarekin finantzatzen da. Bada, pandemiaren eraginez bizi dugun krisiak modu gordinean utzi ditu agerian helduen egoitzetako gabeziak, berriak ez direnak. Langileak euren osasuna lanean uzten ari dira, modu prekarioan lan egiten dute, eta ordainetan, sektoreko arduradun Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du egoera aldatzekoinongo asmorik erakutsi.

Langileek, berriro ere, euren profesionaltasuna erakutsi dute eta egoera gogor zein latz honetan duten onena ematen ari dira, egoiliarrak maite dituztelako eta euren eskubideen defentsan ere borrokan jarraituko dutelako.

Bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundia non dago? Zer egiten ari da helduen egoitzetan egoera bortitz hau aldatzeko?

LAB sindikatutik askotan aldarrikatu «dugu gatazka honi behingoagatik irtenbide bat emateko ezinbestekoa dela herrialdeko hitzarmenaz eta langileen kopurua zehazten duten ratioen katalogoaz hitz egitea. Lehentasun horietaz aparte, porrot egin duen sistema goitik behera aldatu beharra dagoela argi dugu. Aski da enpresek diru publikoarekin negozio egitea. Pribatizazioan oinarritutako sistema honek langileek bizi dugun prekaritatea areagotzen du eta modu zuzenean eragiten du egoiliarrek jasotzen duten arretan. LAB sindikatutik lbbehin eta berriz azpimarratu dugu publifikazioaren aldeko apustua egiten dugula, eta egoera hau, zerbitzu publikoen pribatizazioaren, lan prekarizazioaren eta sektore feminizatuek duten errekonozimendu sozial eta ekonomiko ezaren ondorio dela,

Negoziazio kolektiboa berraktibatu eta gatazka hau desblokeatzeko momentua da, osasun larrialdian zehar langileek egindako esfortzu eta sakrifizioa mahai gainean jarri eta administrazio publikoari zein patronalari langileek merezi duten errekonozimendu sozial eta ekonomikoa exijitzeko momentua da.

Honenbestez, langileen, egoiliarren eta jendartearen defentsan, LAB sindikatuak bi greba egun deitu ditu, urriaren 28a eta azaroaren 12rako. Egun horietan antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu, ezinbestekoa baita denon inplikazioa egoera irauli nahi badugu.

Etiquetas: