Abotsanitz kirofanoen alde kontzentratuko da

Kontzentrazioak. kirofanoen alde

Abotsanitz.- Hondarribiko Abotsanitz alderdiak Bidasoa Ospitaleko kirofanoak ixtearen kontrako hainbat elkarretaratze burutuko ditu aste honetan, eta bat egiteko deia luzatu die nahi duten herritarrei. Ostiral eguerdian eta arratsean Amuteko zubian elkarretaratuko dira, larunbat eguerdian Eroskiko biribilgunean, eta igandean Gaintxurizketan, Behobia-Donostia lasterketa bitartean.

Osakidetzak ospitaleko bloke kirurgikoa berritu nahi du, baina obrak dirauten bitartean lau kirofanoak eta horiei lotutako zerbitzuak ixtea erabaki du. Ospitaleko osasun komunitatea plangintza horren kontra azaldu da. Abotsanitzek bat egiten du haien ikuspegiarekin, eta Osakidetzari eskaera egiten dio, bloke kirurgiko berrirako ospitalea handitu dezala, hiru hamarkada eta gero badelako horretarako garaia. Hala, obrak egiten diren bitartean, egungo kirofanoak ez lirateke itxi beharko, eta erietxeak eremu berri bat irtabaziko luke, behin kirofanoak bloke berrira pasatzerakoan.

Ostiral, larunbat eta igandean egingo ditu kontzentrazioak Abotsanitzek. Ostiralean Amuteko zubian elkartuko dira 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Larunbatean, Eroskiko biribilgunean 12:00etatik 14:00etara. Eta igandean, Gaintxurizketako aldapako azken kurban, 10:00etatik azken korrikalaria igaro arte.

Etiquetas: