ONEKAtik, beste behin ere, dei egiten diegu herritarrel urtarrilaren 15ean kalera atera galtezen hiriburu eta herrietan pentsio eta soldata duinak aldarrikatzera.
Badira lau urte pentsiodunok astero Hego Euskal Herriko plazetan kontzentratzen garela helburu horiekin. Gobernuen mugimenduak urriak ¡izan dira, gure eskaerel entzungor eginez eta pentsiodunen eta langileen kolektiboarekiko erreforma krudel gehiago onartuta amaitu diren neurriak hartuz.
Onekak emakumeen eta, bereziki, adineko emakumeen egoera bistaratu nahi du. Nabarmendu beharreko datu gisa, 1.000 €-tik beherako pentsio guztien % 72,33 emakumeak dira. Horrek pentsarazi beharko liguke adineko hainbat eta hainbat emakumek zer pobrezia-egoerari aurre egin behar dioten.
Gu ez bagara mobilizatzen pentsio duin baterako gure eskubideak aldarrikatuz, nekerik gabeko zahartzaroaz gozatu ahal izateko, gobernarientzat kolektibo otzana izaten jarraltuko dugu, la existitzen ez dena.
Horregatik guztiagatik, ONEKAk Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dizue. Hiriburuetako, mobilizazioak: Donostia Alderdi Eder 12:00
- Egutegia
- 285 irakurketak
- Castellano