Irungo emakume garbitzaile eta gizon garbitzaileen artean soldata arrakala dago

Protesta limpiadoras ayuntamiento

ELA Zerbitzuak OARSO BIDASOA.- Udaletxeko lokal eta eraikinetako garbitzaileak, emakumeak dira oro har, kale garbikuntzan dabiltzanak ordea, gizonezkoak gehienak. Bi kolektibo hauen artean, % 15,07eko soldata arrakala dago, 3300 euro gutxiago kobratzen dute emakumeek. Argitu beharra dago, arrakala hau, oinarrizko soldatan pairatzen dutela, hau da, kalean egoteagatik jasotzen diren plusak ez dira kontutan hartzen, bestela arrakala askoz ere handiago izango litzake, % 27koa alegia, 6600 euro urtean.

Samyl enpresarekin biltzen dabiltza langileak baina inongo aurrera pausorik gabe soldata arrakalaren aferan. Izan ere, aurtengo zein aurreko urteetako KPI kontutan hartu gabe, arrakala handitu besterik ez litzake egingo. Kasu honetan, udaletxeak dauka gatazka hau konpontzeko eskumena.

Otsailak 16an, asteazkena, udaletxeko kontratazio arloa kudeatzen duten zinegotziarekin bilduko gara. Bilera honen bitartean, udaletxearen parean kontzentratu gara, gure aldarrikapena azaldu eta sozializatzeko. Gure lana esentziala da, inoiz baino beharrezkoagoa, eta bidegabekeria hutsa da, lan baldintzetan atzera egitea.

Etiquetas: