Bagera-nous sommes Elkarteak Les Bascos-ek antolatutako elkarretaratzera deitu du Homofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

17mai Les Bascos

Bagera-nous sommes Elkartea.- Gaur egun, LGBTQI+ taldeko pertsonek bazterketa, estigmatizazioa eta indarkeria jasaten jarraitzen dute: diskriminatuak dira, irainduak, egunero erasotzen dituzte eta, zoritxarrez, ez dira kasu bakanak, anekdotikoak.

Beraz, gizarteak bide luzea du berdintasun erreala eta eraginkorra lortzeko. Hala ere, aurreiritziak, uste faltsuak, estereotipoak, bazterketa eta gorrotoa erabat errotuta daude oraindik gizarteko sektore askotan.

Aurten, LGBTQI+ fobien aurkako Nazioarteko Egunerako, Baionan maiatzaren 17an (asteartea), 18:00etan, Askatasunaren plazan (udaletxearen aurrean) antolatutako "Los Bascos" deialdiarekin bat egiten du Bagera- nous sommes elkarteak.

Etiquetas: