Berriak

Enpresarekin aurreakordio batera iritsita, hitzarmenaren negoziazioaren itxiera hurbilago dago CAFen

CAF Irun

LAB Sindikatua.- Langileek asteotan aurrera eramandako borrokari esker, zuzendaritzak eginiko azken proposamenean LABek aldarrikatutako hainbat neurri jasotzen dira. Datorren astean egingo dira lantegiko batzarrak eta horietan erabakiko du plantillak ea baiezkoa emango dion mahai gainean dagoen itunari.

Abotsanitzeko Herri Batzarra

Data: 
Asteartea, Abendua 12, 2023 - 19:00
Non: 
Kultur Etxeko 103 gela, Hondarribia

Abotsanitzeko Herri Batzarra

Datorren abenduaren 12an, 19:00tatik aurrera, Abotsanitzek Herri Batzarra burutuko du Kultur Etxeko 103 gelan. Jorratzeko ditugun gaien artean, Agintaldi Plana, 2024ko Aurrekontuak, Udal Gobernuaren osaketa eta Hondarribian Bizi Nahi Duguren ekitaldia izango ditugu.

Eskualdeko osasun publikoaren aldeko elkarretaratzea bihar, Osakidetzaren egoera salatzeko

Data: 
Larunbata, Abendua 2, 2023 - 12:00
Non: 
ZabaltzaPlaza Irun
Antolatzen du : 
Osasun Bidasoa Plataforma

Osasun Bidasoa Plataforma elkarretaratzeko kartela

Osasun Bidasoa Plataformak dei egiten die Bidasoaldeko herritar guztiei bat egin dezaten abenduaren 2an, larunbata, 12: 00etan, Irungo Zabaltza Plazan eskualdeko osasun publikoa defendatzeko eta Osakidetzak egun duen egoera salatzeko deitu duen kontzentrazioarekin.

Orriak