Berriak

Etxebizitza eta alokairuak mugatzeko premia, berriro ere, Irungo EH Bilduren lehentasunen artean

Argazkia etxebizitza

Irungo EH Bildu.- Jakin dugu Irunek hiri tensionatu izendatzeko legezko baldintzak betetzen dituela. Aurreko uztailean udalbatzak mozio bidez hiria gune tensionatu izendatzeko eskaera egin zuen, baina orain, Eusko Jaurlaritzari dokumentazioa igorri eta Udaletxeek eskaera hori modu formalean berretsi behar dute. EH Bilduk gaur bertan tramitazio hori egitea eskatu dio Udal Gobernuari, Irunen etxebizitzaren arazoari aurre egitea premiazkoa dela aldarrikatuz.

Gazteak eta Musika: Kulto Kultibo

Data: 
Ostirala, Abendua 22, 2023 - 20:00 -tik 21:30 -ra
Non: 
Gazteleku Martindozenea

kultu kultibo hitzaldia gazteartean

GazteARTEan Eszenatokia programaren barruan, Gazteak eta Musika musikan interesa duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektua da. Proiektuak musika-sektoreko profil desberdinak dituzten pertsonak (taldeak, bakarlariak, ekoizleak, etab.) gazteriarekin harremanetan jartzen ditu.

Irungo EH Bildu etorkizunari begira jarri da udal aurrekontuen negoziaketan: udal eraikin berria, eta kulturari bideratutako gune oso bat San Juan-Urdanibia plaza inguruan

San Juan Plaza

Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk udal aurrekontuaren proiektuari aurkeztutako proposamen nagusiaren berri eman du. Alderdi abertzaleak 11M euroko zuzenketa aurkeztu du San Juan plazan udal eraikin berria eraikitzeko. Aspaldi egin zen eraikin honen proiektua eta helburu horrekin gorde zen udaletxearen albo batean hutsik dagoen lursaila.

CAFeko langileen asanbladek borrokaren bidez lortutako akordioa babestu dute

Asamblea en CAF

Langile batzarrak egin dituzte CAFen lrungo, Beasaingo eta Madrilgo lan zentroetan. Asanblada hauen gehiengo zabalak babestu egin du CAFeko komiteko sindikatu guztiek onartu zuten proposamena, Zuzendaritzak abenduaren 4ko bileran egindakoa. Aldeko 1306 boto eta aurkako 121 izan ditu, guztira.

“Genozidioa eta erresistentzia Palestinan” hitzaldia Hondarribian

Data: 
Ostirala, Abendua 15, 2023 - 19:00
Non: 
Hondarribiko Kultur Etxeko 103 gela
Antolatzen du : 
Aiza Kultur Elkartea

Cartel Genocidio y resistencia en palestina

Aiza Kultur Elkarteak antolatuta, ostiralean, hilak 15, 19:00tan Palestinaren inguruko hitzaldi bat burutuko da Kultur Etxeko 103 gelan.

Hizlaria, Samidoun Euskadi eta Al-Yudur Juventud Palestina Antolakuntzako kidea izango da.

Kontzertua Kabigorrin: Iker Piris & His Dual Electras

Data: 
Larunbata, Abendua 16, 2023 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña Kalea, Irun

Kartela

Electra Iker Piris konpositore, gitarrista eta abeslaria Abdell B. Bop (Nico Duportal, Junior Watson, Lynwood Slim, Duke Robillard), eta Andy Martin bateria-jotzailea (Chris Ruest, Shawn Pittman)Indar eta talentua bateratzearen ondorioa da, Iker Piris & his Dual Electras konboan.

Enpresarekin aurreakordio batera iritsita, hitzarmenaren negoziazioaren itxiera hurbilago dago CAFen

CAF Irun

LAB Sindikatua.- Langileek asteotan aurrera eramandako borrokari esker, zuzendaritzak eginiko azken proposamenean LABek aldarrikatutako hainbat neurri jasotzen dira. Datorren astean egingo dira lantegiko batzarrak eta horietan erabakiko du plantillak ea baiezkoa emango dion mahai gainean dagoen itunari.

Abotsanitzeko Herri Batzarra

Data: 
Asteartea, Abendua 12, 2023 - 19:00
Non: 
Kultur Etxeko 103 gela, Hondarribia

Abotsanitzeko Herri Batzarra

Datorren abenduaren 12an, 19:00tatik aurrera, Abotsanitzek Herri Batzarra burutuko du Kultur Etxeko 103 gelan. Jorratzeko ditugun gaien artean, Agintaldi Plana, 2024ko Aurrekontuak, Udal Gobernuaren osaketa eta Hondarribian Bizi Nahi Duguren ekitaldia izango ditugu.

Eskualdeko osasun publikoaren aldeko elkarretaratzea bihar, Osakidetzaren egoera salatzeko

Data: 
Larunbata, Abendua 2, 2023 - 12:00
Non: 
ZabaltzaPlaza Irun
Antolatzen du : 
Osasun Bidasoa Plataforma

Osasun Bidasoa Plataforma elkarretaratzeko kartela

Osasun Bidasoa Plataformak dei egiten die Bidasoaldeko herritar guztiei bat egin dezaten abenduaren 2an, larunbata, 12: 00etan, Irungo Zabaltza Plazan eskualdeko osasun publikoa defendatzeko eta Osakidetzak egun duen egoera salatzeko deitu duen kontzentrazioarekin.

Orriak