Noticias

#Hondarribia. Muarari laugarrenez erasoa

Muarari laugarrenez erasoaIgandetik astelehenerako bitarteko gauean Muara Kultur Elkarteak eraso bat jasan zuen. Oraingoan sarreran dauden bi masteetako bat errotik hautsi zuten eta masta horretan zeuden banderak lapurtu.

Azken urteotan 4 eraso izan ditu Muarak. Azkena udaberrian espainiar armadako militar batek burututakoa.

Bidasoaldeko banakako xake txapelketa zonala 2019ko txapeldunak baditugu

Txapelketako momentuaOstiral honetan, 2019ko martxoaren 8a, gure klubak antolatuta, Gipuzkoako Eskolarteko 2019ko Txapelketara sailkatzeko balio duen Bidasoaldeko Banakako Xake Txapelketa Zonala 2019 burutu da (Hondarribia, Irun eta Hendaia) Irungo Landetxako Auzo-lagunen Udal Egoitzan. Beraiei mila esker. Zuzendari eta arbitro nagusi lanak Carlos Pascualek burutu ditu, arbitro laguntzaile Óscar Díez, Asier Cuesta, Ander Tafall, Ander Uranga eta Patxi Moreno izan dituela. Mikel Tafall eta Goio Uriarte antolaketan laguntzen ibili dira.

Hondarribiko alkatearen agerraldiari erantzuna

Argazkia: Jaikibel Konpania. zuialde.wordpress.comEH Bildu Hondarribia.- Abuztuaren 26an, astelehenarekin, Hondarribiko alkateak hedabideei jakinarazi zien irailaren 8ko alardeko ordutegiak aldatu beharko liratekeela bere iritziz. Horretarako, alkateak honakoa proposatzen du: elkarte zibil batek (Alarde Fundazioa) antolatzen duen gizonezkoen desfilea 7:55ean izatea, eta Jaizkibel Konpainiarena ondoren.

#G7EZ!, Gaur elkarretaratzea egingo dute arbitrarioen eta militartzearen aurka

Data: 
Astelehena, Abuztua 26, 2019 - 20:00
Non: 
Mosku

Concentración contra las detenciones en la Cumbre del G7G7‼️ Euskal Herriaren militarizazioa, atxiloketak non nahi, eskubide urraketa... Hau onratezina da‼️ Aski da‼️ Gaur elkartaratzea 20.00 Moskun, G7 Ez hemen ez inon!

#G7EZ Hiru egun hasi dira eztabaidatzeko eta alternatibak sortzeko

G7EZ! Contracumbre Ficoba 21-08-2019Gaur, abuztuak 21 asteazkena eman diogu hasiera G7 Ez! Plataformak eta Alternatives G7 plataformak antolatutako kontra-gailurrari. Ficoban egindako irekiera ekitaldian hitza hartu dute bi plataformetako bozeramaileek, eta baita kontra-gailurrean parte hartuko duten hainbat mugimendu sozial eta elkarte desberdinetako ordezkariek ere. Hauek izan dira hitza hartu duten kideak: Saint Nazaire hiriko jaka hori bat, Aita Mariko ordezkari bat, Luciana Ghiotto militante feminista argentinarra, Jose María Uria Gaur Geroa-Duintasuna pentsiodunen ordezkaria, Mixel Berhokoirigoin bakearen artisaua eta Geneviève Legay, joan den martxoaren 23an Nizan jaka horiek egindako mobilizazio batean poliziak zauritutako militantea. Kontra-gailurrak iraungo duen hiru egunetan zehar ehun hitzaldi eta ekimen baino gehiago izanen dira.

Orriak