Berriak

Sandra Piñeirok kirolaz eta elikadura arazoez hitz egingo du Txingudiko Elkarte Feministak antolatutako hitzaldi batean

Data: 
Osteguna, Otsaila 15, 2024 - 18:00
Non: 
Palmera Montero, Irun
Antolatzen du : 
Txingudiko Elkarte Feminista

Sandra Piñeiro

TEF.- TEFek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, ostegun honetan, otsailaren 15ean, 18:00etan, Irungo Palmera Montero espazioan, Sandra Piñeiroren hitzaldia antolatuko du, elikagaei buruzko nahasmenduez hitz egingo diguna bere esperientziatik.

EH Bilduk Irungo osasun baliabideak hobetzeko mozioa aurkeztuko du, besteak beste, osasun etxeen banaketan aldaketak eskatuz

Ambulatorio Centro Irun

EH Bildu Irun.- EH Bilduren arabera egungo osasun etxeen banaketak ez du herritarren bizitza naturala aintzat hartzen, ezta eremu bakoitzak dituen garraio bideak ere; adibidez, zentroan bizi den irundar batentzako Dunboako osasun etxeraino mugitu behar izatea naturala ez dela adierazten dute, are gehiago, zentroan beste osasun etxe bat dagoenenean.

Irungo Euskal Jira antolatzen duen Batzordea bere egoera ekonomiko delikatuaz ohartarazi du, bere antolakuntza arriskuan jarriz

 Irungo Euskal Jiraren unea

Irungo Euskal Jira antolatzen duen Batzordea.-Komunikatu honen bidez, Irungo Euskal Jira antolatzen duen Batzordeak Irungo herritarrei bizi duen egoera ekonomiko zailaren berri eman nahi die, eta egoera honek Irungo Euskal Jira ospatzeko sor dezakeen arriskuaz.

Denon Berdeguneak jaio da zuhaitzen eta ondare berdearen defentsaren aldeko manifestuarekin

Denon Berdeguneak

Denon Berdeguneak Koodinadora.-Joan den larunbatean, 2024ko urtarrilaren 27an, talde ekologista eta hiri zuhaitzen defentsan dauden elkarteetako ordezkariak elkartu giren Iturri kultur etxean, Elorrion, DENON BERDEGUNEAK koordinadoraren Lehen Batzarra estreinatzeko.

Osasun Bidasoak salatzen du Irungo Anbulatorioetan eta eskualdeko Ospitalean kontsulta-gune nahikorik ez dagoela

Imagen de los barracones del ambulatorio de Lapitz.

Osaun Bidasoa Herri Plataforma.- Bidasoaldean duela 30 urte baino gehiagotik osasun-inbertsio nahikorik egin ez denez, Irungo Eskualdeko Ospitalean eta anbulatorioetan kalitatezko osasun-arreta emateko kontsulta-gune egokiak falta dira.

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketa

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX Txapelketa

Irunen izanen da txapelketa, martxoaren 2an. 2007tik 2014ra artean Luma aldizkariak antolatu zuen, zortzigarren edizioan eten zutelarik dinamika. Hitz-gurutzatuetan espezializatutako Luma aldizkariaren urteroko hitzordua zen Euskal Herri osoko zaleak eta adituak Irunen elkartzen zituen txapelketa. 2007tik 2014ra iraun zuen, zortzigarren edizioa azkena izanen zela iragarri zuten arte. Arnasberriturik dator aurten, bederatzi urteko hutsunearen ondotik; Aitzondo euskara elkarteak eta Irungo AEKk hartu dute antolatzeko ardura, Korrika Kulturala aitzakia harturik.

Kurdistanekin jardunaldia Kabigorrin

Data: 
Larunbata, Otsaila 3, 2024 - 19:30
Non: 
Kabigorri, Peña kalea, Irun

cartel

Kurdistan 5 herrialdetan banatuta dagoen lurraldea da: Iran, Irak, Armenia, Siria eta Turkia. Kurduak Ekialde Hurbileko laugarren talde etniko handiena dira eta ez dute ordezkatzen dituen Estaturik. Kurduak Mesopotamiako lautada eta mendietan bizi diren talde etniko bat dira, gaur egun Turkiako hego-ekialdean, Siriako ipar-ekialdean, Irakeko iparraldean, Irango ipar-mendebaldean eta Armeniako hego-mendebaldean daudenak. Ekialde Erdiko laugarren talderik handiena da.

Erletxeak bere ofizioaren berri eman du aldi baterako, eta estatuko prestazioei eta gizarte-laguntzei buruzko gida bat argitaratu du

notequedes.png

Erletxeak Larreaundi-Olaberriako Auzo-elkarteara aldatu du aldi baterako bulegoaren kokapena, eta prestazioei eta gizarte-laguntzei buruzko gida bat argitaratu du Estatuko beste gizarte-eragile batzuekin batera. Gida hori eskuragarri dago jada, eta laster aurkeztuko du eskualdean.

EH Bilduk Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planak gabezia handiak dituela ohartarazi du, eta dokumentua hobetze aldera alegazioak aurkeztuko dituzte

Igandero programaren irudi bat.

EH Bildu Irun.- EH Bildu ha dado a conocer que presentará alegaciones al Plan de Movilidad Urbana Sostenible al considerar que el documento no tiene una visión integral de la movilidad de la ciudad. El grupo avisa de que el documento que ahora se encuentra en fase de alegaciones no prevé las repercusiones de las medidas que propone, y por tanto, no cuenta con alternativas para paliar sus efectos. Por ejemplo, no mide las consecuencias en el tráfico de los alrededores de la Zona de Bajas Emisiones cuando ésta se aplique. Algo básico para EH Bildu que reclama al Gobierno Municipal una mirada integral en materia de movilidad sostenible, pues una medida que se implanta en una zona, puede llegar a afectar a toda la ciudad.

Orriak