Ekainaren 8an "nahi dugulako eguna" antolatzen du Haziak

kartelaZER DA?
Urtea, zerbaiten egunez beterik dago. Alde, kontra edo dena delakoa. Guk, zergatik ez gure eguna?.

ZERGATIK?
Ba, horregatik, merezi dugulako eta nahi dugulako.

ZEINTZUK?
DENOK!! Haziakoak edo Haziatik gertu sentitzen garen guztiok. Bai, helduak zein gazteak, emakumezkoak eta gizonezkoak, umeak dituztenak eta ez dituztenak,poteatzen ibiltzen garenok, afaltzen gelditzen direnak, musean jolasten dutenak, militatzen dugunok eta ez dugunok, mobilizazioetara joaten direnak,pankartak egiten dituztenak, kontraesanak ditugunak eta dena garbi dutenak.

Finean, abertzale, iraultzaile, internazionalista, euskalduna, feminista eta aurrerakoiak garen guztiok.

ZER NAHI DUGU?
Kurtsoa bukatzear dagoenez eta udara ate joka daukagunez (egia da), denon artean egun pasa goxo bat burutzea. Denon artean ondo pasa eta kurtsoan zehar egindako eta ez egindako gauzetaz oroitzea.

Azken hilabeteak benetan intentsoak izan dira: Sortu prozesua, zukgua eta Ernairen sorrera, preso eta iheslarien aldeko etengabeko dinamikak, etxe kaleratzeen kontrako dinamikak, jaion,greba orokorra, martxoak 8, korrika, Chavezi omenaldia, udalgintzako lana,gazte danbada, maiatzak 1, gazte gauak eta parrandak, kantu afaria, iñauteriak,familiarren bazkariak eta nola ez Peio ta Juanraren ongietorriak eta nahi gabe ahazten ditugunak.

ZER ESKATZEN DUGU?
Denon partehartzea bai egun horretan burutuko ditugun ekimen ezberdinetan eta nahi izan ezgero , antolakuntza lanetan ere. Eta proposamenen bat bururatzen bazaizue helarazi Haziako edozein langileri.

Ideiak badira: mendi paseotxoa,hamaiketakoa, enkartelada, poteillo, herri bazkaria, musa, oka, pankarten lehiaketa,erromeria….

Etiquetas: