Irungo Sorturen aurkezpen ekitaldia / Presentación de Sortu Irun

Sortu AurkezpenaIrungo Sortu.- Egunon eta ongi etorri, Irungo Sorturen aurkezpenera etorri zareten guztiei. Hemen bildu garenok mezu argi bat helarazi nahi diogu Irungo herriari: sortu gara, eta SORTU gara. Ezker abertzaleak Irunen egin duen ibilbide luzearen baitan parte hartu dugun atzoko eta gaurko kideak bildu gara gaur Irungo Sorturen egitura berria aurkezteko. Horretarako, irundar andana sortzen ikusi dituen Ospital Zaharra aukeratu dugu. Lehen lerroan gaudenok osatzen dugu Irungo Sorturen Herri Kontseilua. Nire ezkerretik hasita aurkeztuko ditut kideak: Xabier Aierbe, Aitor Kaltzakorta, German Setien, Iker Eizagirre, Josema Alberdi, Oihana Llorente, Martxel Telletxea, Izaskun Sorondo, Oinatz Mitxelena, Agustin Errazkin, Tomas Karrera, Iker Urtizberea, gaurko aurkezpenera agertu ezin izan duen Juan Mari Arrozpide, eta neroni, Eli Aragon. Aurkezpenak eginda, nirekin batera Irungo Sorturen Herri Kontseiluaren izenean Martxel Telletxeak hartuko du hitza.

Sortu da SORTU, Euskal Herri mailan, eta sortu dugu SORTU, Irunen ere. Herri honetan ezker abertzaleak azken hamarkada luzeetan izan duen kapital politiko eta humanoa bilduz, generazio ezberdinak batuz, arlo ezberdinetan borrokan dihardugun militanteak elkartuz, borrokara bildu den jende berriarekin batera sortu dugu Irungo Sortu, eztabaida prozesu luzearen ostean. Ez da erraza izan, baina merezi izan du.

Herri honen nahiari erantzunez, legez kanporatzeen aro krudelari aurre egiteko herri gogoa bururaino eramanda gainditu dugu apartheid politikoaren aroa. Ezker Abertzaleak “Zutik Euskal Herria” ebazpenean jasotako estrategia berrituaren ondorio organizatiboa izanik, aurrerantzean estrategia horren garapenerako tresna izango da Sortu, independentziaren eta sozialismoaren bidean eta Prozesu Demokratikoaren baitan, eraldaketa politikoa eta soziala erdiesteko erreminta dugu ezker abertzalearen egitura politiko berria. 

SORTU ha nacido para hacer e instar a hacer. SORTU ha nacido también para crear. Las mejores condiciones políticas y sociales también pueden echarse a perder si no hay organización y lucha popular. Queremos hacer la revolución. La revolución de SORTU es democrática y nacional, porque queremos cambiar de raíz el modelo político y social en Euskal Herria. Para que la revolución democrática nacional avance, es necesaria la movilización popular, la confrontación democrática, la desobediencia civil y la lucha ideológica en todos los ámbitos. Euskal Herria avanzará gracias a los militantes y sectores comprometidos que actúan en diferentes áreas y ámbitos de trabajo y lucha.

Orain da unea, iragana atzean utzi eta geroa erdiesteko. Igarobidea eraiki behar dugu, inoiz egin ez den egiazko trantsizio demokratikoa gauzatzeko. Horregatik, hain zuzen, gatazkaren ondorioei eta iturburuari erantzungo dien ariketa osoarekin erabat konprometituta dago SORTU.

Gure konpromisoa sendoa da: herri nahia errespetatuz eta errespetaraziz, Euskal Estatuaren egitasmoa bururaino eramatea. Askatasun osoa, horixe dugu helmuga bakarra, horretarako askapen nazionalari eraldaketa soziala elkarlotu behar zaiola jakinda. Guretzat helburu bera baita, gizon-emakume askeez osaturiko Herri askea lortzea. 

Ha llegado el tiempo de la libertad. Los estados español y francés no quieren hacer una oferta democrática para Euskal Herria, ni para su ciudadanía. Siguen empecinados en la negación histórica, en su estrategia de violencia e imposición, en eso, sólo en eso. La actual estructura institucional está agotada, y también lo están las pseudo-soluciones y las ofertas limitadas. La voluntad popular debe ser el eje sobre el que construir el futuro, ejerciendo diariamente el Derecho de Autodeterminación 

Nazio mailan aurrera eramango ditugun printzipio eta egin-moldeok beren isla izan behar dute Irunen ezinbestez. Gauden tokitik bertatik hasi behar dugu, egunez egun, biharko Irun independentista, ezkertiar, euskaldun eta feminista eraikitzen. Badugu nahikoa lan. Eta badugu nahikoa ardura.

Gipuzkoako bigarren hiria dugu Irun; 80.000 biztanle inguruko eskualdearen buru. Bizitza handiko hiria da gurea, merkataritzan, kulturan, industrian eta herri mugimenduan, besteak beste. Euskal Herri askearen etorkizunarentzat gakoa da Irun.

Halaz ere, herri honen ongizatea ez dago berez bermatuta. Udalaren kudeaketan hutsune handi eta larriak ikusten ditugu egunez egun. Eredu batek ekarri gaitu gaur egungo egoerara, eta agorturik dagoen eredu honen alternatiba bakar bezala lan egitera dator Sortu, Bilduren baitan. Herritarrengandik gertuen dagoen erakundea demokratizatzera eta herritarrei zabaltzera gatoz. Aspektu sozio-ekonomikoan ere hodei ilunak eta errealitate lazgarria ditugu nagusi. Langabezi tasa %19,2koa da Irunen, azken datuen arabera. 5.545 irundar lanik gabe. Gipuzkoako tasarik altuena dugu. Egoera honek eragin are eta lazgarriagoak ditu berezko bazterketa soziala pairatzen dutenengan, etorkinak, emakumeak eta gazteak kasu. Emakumeak etengabeko krisian bizi dira eta egungo krisi ekonomikoaren aurpegi ilunena sufritzen dute, prekarietatea, zapalkuntza eta menpekotasuna areagotuz. Galdutako belaunaldia ere deitu izan izan zaio engranaje ekonomikoan lekurik ez duen gazteriari, eta etxetik alde egiteko ateak zabaldu dizkiete. Ez dugu onartuko inposaturiko eredu kapitalista gainbeheran dagoen honetan, etorkizun baten bila gazteek Irundik alde egin behar izaterik.

Bestalde, Euskararen egoerak ere biziki kezkatzen gaitu. Guztiek finean, baina belaunaldi berriek, batez ere, euskararen ezagutzan aurrera urratsak egin arren apenas dute espaziorik etxean eta kalean euskaraz ari eta bizitzeko. Lan asko dugu egiteko alor hauetan eta beste askotan, eta ardura hori hartzeko prest gaude.

En ese sentido, de cara a reforzar la izquierda abertzale que necesita y merece Irun, primaremos la participación y la organización dentro de Sortu, y haremos de esta estructura la casa de todos los miembros de la izquierda abertzale; el techo bajo el que debatiremos, decidiremos y desarrollaremos nuestra actividad militante. Necesitaremos de todos ellos para llevar a cabo nuestros objetivos, pero no solo de ellos, ya que pretendemos hacer todo ese trabajo desde la estrecha colaboración con el recién refundado movimiento juvenil, con el movimiento sindical y con el movimiento polupar. En definitiva, trabajaremos desde el pueblo y para el pueblo. A este respecto, también nos gustaría remarcar el trabajo que llevaremos a cabo en colaboración con  el resto de partidos con los que firmamos el Acuerdo Estratégico en Ficoba. Tenemos muy clara nuestra apuesta por la acumulación de fuerzas en torno a la izquierda soberanista vasca.

Irungo Sortuk iturri horretatik edaten duenik ezin da ukatu. Hemen bildu garenok herri eta langile borroka zahar eta berri ezberdinetatik gatoz, herri eta jendarte askearen aldeko borroka egitera betiko askatasun helburua ipar izanik.

Euskal Herria eta Irun egunero-egunero eraikitzea dugu funtsezko eginbeharra, ikuspuntu sozialetik, politikotik, ekonomikotik eta kulturaletik. Gizon-emakume ororentzako justizia soziala eta haien arteko parekidetasuna, ama-lurrarekiko errespetua eta hizkuntza nazionalaren suspertzea izango dira, besteak beste,  gure lan eremuak.

Irunen, 2013ko martxoaren 10ean

Irungo Sorturen Herri Kontseilua

 

Etiquetas: