Noticias

Afaria: "preso bat egunkari bat"

Irungo herri bilguneak preso bat egunkari bat kanpaina barruan afari bat antolatu du. Afaria hilak 24, 21:30tan Hazian egingo dute eta 12€-ren truke txartelak Hazia eta Sunbillan salgai daude.

Afarian lortzen den diruarekin irungo preso politiko guztiak gutxienez egunero egunkari bat jasotzen dutela ziurtatzea da helburu.

Elkartasun uhinak 2012

cartel

Kimche (jakinduria) Mapu (jendea) irratia, Puquiñe baiarako Lanco komunitatean (Chile) kokatua dago. 2011Ko azaroan, irrati komunitario hontako zuzendaria den Mireya Manquepillánek, irrati pribatu baten salaketa jaso zuen, salaketa honen bitartez, Kimche Mapu irratia irrati lizentziarik ez zuenez, haien emisioak bereala etetzeko eskaera egin eta Mireyaren kontrako espetxeratzea ere eskatzen zen. Fiskalak akusazioa ez zuen onartu baina SUBTEL (telekomunikazioen idazkaritzak) errekurtsoa aurkezteko arriskua dago. 

"Barrura begiratzeko leihoak" filmaren emanaldia Hendaian

Barrura Begiratzeko Leihoak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala izango da, lau/bost istorio labur independentek osatua. Lau/bost zuzendari ezberdinek hartuko dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin