Noticias

Sorturen eratze prozesua Irunen

Sortu prozesua aurrera dihoa Irunen. Azaroan oinarri idiologikoei buruz eta abenduan ildo politikoari buruz aritu ziren.

Datorren larunbatean 3. batzarra burutuko dute. Bertan, Sorturen funtzionamendua eta antolaketa eredua eztabaidatuko dute. Nazional mailako egituretaz eta kontu teknikoetaz aritzeaz aparte, Irungo Sorturen inguruan ere arituko dira, Irunen dituzten erronken inguruan.

STOP Kaleratzeak-ren Elkarretaratzea

Data: 
Asteazkena, Urtarrila 23, 2013 - 10:00 -tik Osteguna, Urtarrila 24, 2013 - 09:55 -ra
Non: 
Iparralde Hiribidea, 9 (Epaitegiak)
Antolatzen du : 
Stop Desahucios

Logo

Bidasoako Stop Kaleratzeakek elkartaratzera deitzen du, hurrengo Urtarrilaren 23an, goizeko 10etan, Irungo epaitegien ondoan, Flor Grijalbaren etxebizitzaren enkantea aurreikusia dagoen lekuan.

Euskal Herriko V. Mus Txapelketa: Irungo kanporaketa

Abian da Euskal Herriko Mus Txapelketa. Aurten 5. edizioa betetzen da. 2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten, 2010eko txapelketan 1.800, 2011ko txapelketan 2.200 eta 2012ko txapelketan 2.250.

Irunen ere, aurreko edizioetan bezala, kanporaketa egongo da. Hau, Otsailak 2, larunbata,  16:00tan Hazian izango da.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin