Noticias

2012an 509 langabe gehiago Irunen

Irunen, abenduan 47 langabe gutxiago izan arren, iazko abendutik aurtengora 509 pertsona gehiago daude langabezian. Gaur egun 5229 irundar daude Lanbide zerrendetan.

Hondarribian, azken hilabetean 14 pertsona gelditu dira lanik gabe, iazko abenduko hilabetearekin konparatua 110 gehiago eta 958 langabe daude orain.

Mugikortasuna eta hondakinak

Datorren larunbata, hilak 5, mugikortasuna eta hondakinak gai bezela hartuta Irungo Bilduk bilera bat antolatu du. Bertan, udal gobernuak gai hauetan dituen proposamenen aurrean Biduren posizioa finkatzera doaz eta hau ahalik eta jende gehienarekin egin nahi dute.

Bilera goizeko 9,00etatik eguerdiko 12,15ak bitartean burutuko da Irungo Alkartetxean.


Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin