Noticias

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak larrialdi sozialeko talka plan bat eskatzen du 2020rako, kreditu aldaketa baten bitartez

Irungo udaletxea. Autor Uranzu. wikimedia.orgElkarrekin Podemos-Ezker Anitzan lehentasunezkoa iruditzen zaigu 2020rako gizarte-larrialdiko talka-plan bat lehenbailehen prestatzea. Edozein egoerari aurrea hartzea ezinbestekoa da politikan, eta herritarrek hori eskatzen dute. Gure kasuan, sortutako larritasun eta ziurgabetasun egoerari politika publikoekin erantzutea dagokigu. Jakin badakigu udal gobernua kontuen birformulazioari buruz pentsatzen ari dela dagoeneko, eta guk ariketa hori partekatua eta adostua izatea eskatzen diegu.

Ez dago inolako arrazoirik azoka ez egiteko

Hondarribiko Azokaren poltzaAbotsanitz.- Hondarribiko Azoka itzultzea eskatu dugu berriro aste honetan. Martxoko azken astetik ez da egin, Hondarribiko udal gobernuak hala erabaki zuelako. Martxoaren 23an, Espainiako Osasun Ministerioak kale-salmenta galarazi eta gero, Abotsanitz Udal Taldeak azokak Jostaldira eramatea proposatu zuen. Biharamunean, ordea, ez zirela egingo erabaki zuen EAJ-k, gainontzeko udal taldeekin kontsultatu gabe.

Aberri eguna 2020

Euskal Herria Batera Aberri Eguna 2020Sortu Irun.- Igandeko Aberri Egunari begira, Euskal Herria Baterak egindako deialdiarekin bat egin du Sortuk. Hala, balkoi eta leihoetan ikurriña eta Nafarroako bandera jartzeko deialdia zabaldu, mosaiko erraldoia osatzeko argazkiak atera eta Aberri Eguneko ekimenetan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Atxikitako dokumentuetan duzue Aberri Egunerako egitaraua.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin