Noticias

Gure eskualdean 5.423 langabetuekin bukatu da 2015

Jakitera eman dituzten datuen arabera, abenduaren 31ean gure eskualdean 5.423 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, orain urtebete baino 529 gutxiago.

Irunen, abenduan, 64 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.562 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %15,3 hain zuzen. Iazko abenduko hilabetearekin konparatua 450 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Urtarrilak 7, urteko lehen Kabigorriko bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Urtarrila 7, 2016 - 19:30
Non: 
Kabigorri
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Urtarrileko saioa datorren ostegunean izango da (hilak 7an) eta Eneko Fernandez lesakarra, Abel Zabala irundarra, Ortzi Idoate baionarra eta Odei Barroso urruñarra ariko dira bertsotan, Aitziber Zapirain hendaiarra gai-jartzaile izango dutela. Bertso jarriak Aitor Errazkin irundarraren eskutik helduko zaizkigu.

Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da.

Asun Casasola Ipuin Laburren lehiaketaren bigarren edizioa abian da!

cartelAurreko ikasturtean irabazle atera zen ipuinaren amaiera izango da aurtengoen hasiera: “Lortu du” (Gazteleraz “lo que le hizo tomar la decisión de no volver” izango da).

Hemendik tiraka milaka istorio sortu ditzakegu, indarkeriari aurre egiten dioten bizitzak irudikatuko dituztenak.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin