Noticias

Metroa Donostian? Hitzaldia: "Donostialdeako metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa"

topoDonostialdeko Metroaren proiektuak eztabaida eta kezka piztu duela ez dago zalantzarik. 24 ordutan, proiektua gelditzearen aldeko hainbat bizilagun eta elkartek antolaturiko  bi jardueratan bi areto bete dituzte herritarrek. Joan den astelehenean (irailak 14) 150 lagunetik gora bildu dira Amara Zaharreko Karmeldarretan  egindako asanbladan. Asteartean, berriz,  Ander Gortazar arkitektoak  "Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa" izenburupean hitzaldia eman zuen Koldo Mitxelenan. Barruko eserlekuak beteta, liburutegiaren sarreran ere bildu zen jende andana, hitzaldia kanpoko telebistaren bitartez jarraitzeko.

#SOSKREA

argazkiaIragan abenduan, Irantzu Lekuek, salaketa helburu, ekimen artistikoa burutu zuen Krea eraikineko atarian. Artea eta Kultura sustatzeko helburuarekin jaiotako egitasmoa izan zen Krea baina, urteak daramatza itxirik, eraberritze lanetan dirutza gastatu ostean.

Erakusketa: Antxon Romero "Momentuak"

Data: 
Osteguna, Iraila 17, 2015 - 19:00 -tik Astelehena, Urria 26, 2015 - 21:55 -ra
Non: 
Kabigorri

Pentsamendua, ametsak edota abenturarenbitartez,gizakien betiko galderei, nola edo hala, erantzuten saiatzen gara: Zein da bizitzaren zentzua? Zeintzuk gara gu? Nora goaz? Bizipen hauek dira, hain zuzen ere, bizitzarekiko hartzen dugun jarrera eragiten digutenak.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin