Lehentasuna eman behar zaie oinezkoak arriskuan jartzen dituzten arazoei
Landetxako Auzo Elkartea.- Olaberria eta Katea (Ventas) auzoak lotzen dituen errepidean bada tarte bat oinezkoak (haurrak eta helduak) errepidetik joatera behartzen dituena, ez espaloirik ez bazterbiderik ez dagoelako. Bertatik igaro ohi dira hortik gertu dauden egoitza multzoan, baserrietan eta etxeetan bizi diren bizilagunak, eta udan, batez ere, Oiakinta putzura joan ohi diren haurrak eta bizilagunak; baita Uralde, Oiakinta, Mendiola... erreken inguruan paseatzera joaten direnak ere. Ez dago esan beharrik zer arrisku pairatzen duten bizilagun horiek egunero eskolara joateko, erosketak egiteko...
- Gehiago irakurriLehentasuna eman behar zaie oinezkoak arriskuan jartzen dituzten arazoei -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1505 irakurketak
- Castellano