Lakaxita

Zehaztu gabe

Krisi aurrean alternatibak - elikadura burujabetza

Data: 
Osteguna, Abendua 20, 2012 - 19:30 -tik Ostirala, Abendua 21, 2012 - 20:55 -ra

kartela

Non: Lakaxita Gaztetxea. Anaka kalea, 20

Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatutako Krisi aurrean alternatibak - elikadura burujabetza zikloaren barruan, ostegunean, abenduak 20, Irungo Lakaxitan Gorka Meren etnobotanikoak emango duen "Baserriko bizitza" hitzaldiaz informatzeko idazten dizuegu. Ondoren, eztabaida egongo da Bare Alaia eta Aldatsa baratz kooperatibetako hainbat kideren eskutik.

Informazio gehiago: Hondarribiko Gazte Asanbladaren Bloga

Kantu afaria

Data: 
Ostirala, Azaroa 30, 2012 - 21:00 -tik Larunbata, Abendua 1, 2012 - 00:30 -ra

KartelLakaxita Gaztetxean kantu afaria antolatu degu! Afari goxoa eta konpainia ezin hobean kantu pila bat abestuko ditugu.

Arrautzaren txuringoekin gargarak egin, eta etorri Lakaxitara!!! 

Txartelak Lakaxitan, Hazian eta Sunbin aurkituko dituzue 9 eurotxoren truke

Elkartasun uhinak 2012

Data: 
Larunbata, Azaroa 24, 2012 - 18:00 -tik 23:30 -ra

cartel

Kimche Mapu irrati maputxearen aldeko besta

Irungo Lakaxita gaztetxean

18.00 Maputxe herriari buruzko hitzaldia eta dokumentala

21.00 Elkartasun afaria

 22.30 KONTZERTUAK: DDIK – KALANDOS KOULOS     

Antolatzaileak: Lakaxita gaztetxea, Antxeta Irratia, Askapena

Elkartasun uhinak 2012

cartel

Kimche (jakinduria) Mapu (jendea) irratia, Puquiñe baiarako Lanco komunitatean (Chile) kokatua dago. 2011Ko azaroan, irrati komunitario hontako zuzendaria den Mireya Manquepillánek, irrati pribatu baten salaketa jaso zuen, salaketa honen bitartez, Kimche Mapu irratia irrati lizentziarik ez zuenez, haien emisioak bereala etetzeko eskaera egin eta Mireyaren kontrako espetxeratzea ere eskatzen zen. Fiskalak akusazioa ez zuen onartu baina SUBTEL (telekomunikazioen idazkaritzak) errekurtsoa aurkezteko arriskua dago. 

Orriak

RSS - Lakaxita-rako harpidetza egin