Espetxeko isolamendua apurtuz erakusketaren aurkezpena gaur Lakaxitan
- Gehiago irakurriEspetxeko isolamendua apurtuz erakusketaren aurkezpena gaur Lakaxitan -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 984 irakurketak
- Castellano
Komunikazioa norbanakoa gainditu eta komunitatera salto egiteko ariketa dela zioen Raymond Williamsek. Isolamenduak ekar dezakeen alienaziotik kolektibora saltoa, nortasun kolektiboak, gu-ak eraikitzeko oinarrizko mugimendua. Arteak, ezbairik gabe, komunikazio ariketa estetikoenak, badu, beste espresio batzuez esaten ezinezkoak diren mezuak helarazteko gaitasuna. Bihurrikeria koloretsu eta aurretik imaginatu gabeko lerro marren dantzaz, ahoskatu ezin daitekeena entzunarazteko bertutea.
Astelehen honetan, hilak 8, kontzertua izango dugu Lakaxitan. Honako taldeek joko dute:
AHNA - Crust/Death Metal - Vancouver - https://ahna.bandcamp.com/
AKER ODOL - Crust/Metal - Hondarribia - https://www.facebook.com/Aker-Odol-564435110385470/
Kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da.
Ekainak 18an, larunbatarekin, bi talderen emanaldiak izango ditugu Lakaxitan.
DOBLE CAPA: Madrilgo bikotea dugu DOBLE CAPA; Arianne Picón baterian eta Mario Navajas Cigar Box Guitar-arekin. Musikalki proposamen interesgarria dakarte, zuzeneko indartsuaz lagunduta.
Gune askea den Lakaxita, Anaka eta San Miguel artean gelditzen denSancheskiko landa gunearekin batera, Irungo konglomeratu urbanoanbizirik mantentzen den irlatxo berderik handiena da. Erdigunetik gertu,auzoko birikak diren honetara oinez gerturatu gaitezke. Aire garbiazgain, lasaitasuna, ikuspegi politak, aroma naturalak, zuhaitzak,landareak eta gune irekiak eskaintzen digute.