internazionalismoa

Gaztelera

Bardeako maniobra militarren aurrean, NATOri ez!

Hegazkin militarrak Bardea bonbardatzen ari dira berriz ere. Gaur eta bihar arituko dira “benetako armamentua” erabiliz praktika militarrak egiten, baina oraingoan ez dakigu zein ejertzito ari den. Bardeako Juntak egun bat lehenago egin du abisua, poligonoaren inguruko pistak itxiko direla esanez soilik, informazio gehiago eman gabe.

EUSKAL HERRIA KURDISTANEKIN BAT! Abenduaren 17an Bilbon MANIFESTAZIO NAZIONALA

Data: 
Larunbata, Abendua 17, 2016 - 12:30
Non: 
Bilbo, plaza Eliptikoa
Antolatzen du : 
Mugimendu Internazionalista, Euskal Herria Kurdistanekin Bat

Herri Kurduak pairatzen duen egoeraren aurrean, errepresioa, gerra, zapalkuntza.... abenduaren 17an manifestazio nazionala egongo da Bilboko plaza Eliptikotik 12:30tan.

¡Hasta siempre Fidel!

Hego haizeak albiste txar bat zabaldu zuen aurreko astean gurean eta munduak Karibeko irla txikian du jarrita begirada ordutik. Fidel, gure Komandante maiteak azken hatsa bota du. Komunista, abertzalea, iraultzailea eta internazionalista. Kubako iraultzari eman diozu bizia, eta horrela, munduari egin ahal zenion ekarpenik handiena egin diozu ezbairik gabe. Zure herria lutoan dago egunotan, munduko langileriaren antzera. Baina ez zaude hilik, inoiz baino biziago zaude mundu guztiko iraultzaileon bihotzetan. Zalantzarik gabe, herriak absolbitu zaitu, Fidel!

Orriak

RSS - internazionalismoa-rako harpidetza egin