Hispanitatea eta Guardia Zibila = Inposizioa eta Indarkeria
Hispanitatea eta Guardia Zibila, nortasuna eta indar armatuak. Gaurkoan, urriak 12, jai egun hau ospatzea inposatu diguten honetan, kolpe batez etortzen zaigu begi bistara zeintzuk diren gaur egun Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikora ekarri gaituzten bi logika nagusi: Inposizioa eta Indarkeria. Bata ala bestea ezinbestekoak izan dira, eta dira gaur egun, bizi dugun ordena kapitalista patriarkala mantentzeko, asmaturiko estatu hau baturik mantentzeko eta nortasun espainolista estatuko lurralde guztietan zabaltzen saiatzeko.
Baina zer osparazi nahi digute gaur ba? Ba hasteko Kolon Abya Yala-ra (Kolonialismoak Hego Amerika deitu zuena) lehen aldiz iritsi zenekoa. Eta zergatik? Ba egun horretan hasi zelako espainiar inperioa gorenera eramango zuen espoliazio eta genozidio sistematikoa.
- Gehiago irakurriHispanitatea eta Guardia Zibila = Inposizioa eta Indarkeria -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1493 irakurketak