Irungo EH Bildu.- EAEko Auzitegi Nagusiaren euskararen normalizazioaren aurkako azken epaiak hautsak harrotu ditu. Gauzak hala, aurreko astean egindako azken udalbatzan EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekinek eraso horiek gaitzesten zituen mozio bateratua aurkeztu zuten, euskararekin duten konpromisoa berretsiz.
Abotsanitz.- Soziolinguistika Klusterrak 2022an egindako txostenean hizkuntzen erabileraren kale neurketako datuek diotenez, azken bost urteetan euskararen presentzia gure kaleetan % 8 a baino gehiago jeitsi da.
Irungo EAJ/PNV eta EH Bildu.- Ostiral honetan egingo den ohiko udalbatzako gai zerrendan hizkuntza eskakizunen gaineko araudian euskaldun pasiboak ofizialki aitortzea eskatzen duen Elkarrekin Podemos- Ezker Anitza-IU taldeak aurkeztu duen mozioarekin egin dugu topo. Finean, ekimen horrek lanpostu publikoetan euskara eskakizuna malgutzea eskatzen du.