Iratxe

Gaztelera

Mozioa udalean, atxikimenduak eta manifestazioa Iratxeri elkartasuna adierazteko

Data: 
Larunbata, Ekaina 2, 2018 - 19:30
Non: 
San Juan plaza

Larunbat hontan berriz ere Irungo kaleetan euroaginduak eta tortura salatuko dira. Iratxe Sorzabal irundar preso politikoari elkartasuna adierazteko 19:30ean manifestazio bat aterako da San Juan plazatik.

Atzo asteazkenean, Parisko Helegite Auzitegian Iratxeren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak galdegindako 3 euroaginduak eztabaidatu ziren eta Irailaren 26ra arte ez da erabakirik egongo.

Udalean mozioa

Irungo EH Bildu Iratxe Sorzabalen egoeraren harira

Hilabete honetako udalbatzara, gure taldeak, Iratxe Sorzabal preso irundarraren egoera salatzeko mozio bat eraman zuen. Honetan, giza eskubideen arloan diharduten erakunde nagusiek (Amnistia Internacional, CPT eta GBE) esandakoa gogoratu genuen, hau da, Iratxe torturatua izan zela, eta Iratxeren aitorpenak torturapean lortu zirenez, baliogabetu beharko liratekeela.

Hitzaldia: Iratxe Sorzabalen aurkako euroaginduak

Data: 
Asteartea, Maiatza 22, 2018 - 19:30
Non: 
Palmera-Montero gunea
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Iratxeren lagunak

Datorren Maiatzaren 22an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan hitzaldia izango da Irungo Palmera-Montero gunean Xantiana Cachenaut, Iratxe Sorzabalen abokatuaren eskutik. Aurkezle lanetan Aritz Sorzabal kazetaria arituko delarik.

Euroagindurik ez! apirilak 20 HERRI BATZARRA

Data: 
Ostirala, Apirila 20, 2018 - 19:30
Non: 
Hazia

Askok jakingo duzuen moduan, datorren maiatzaren 30ean Iratxe Sorzabal Irungo euskal preso politikoaren espainiaratzea onartu ala ez erabakiko dute. Honen aurrean, KaleraKalera! dinamikak, bihar, apirilk 20an, 19:30ean Hazian egingo dugun herri batzarrerako gonbidapena luzatu nahi dizue.

Iratxeren lagunek euro-aginduak eta tortura salatzeko ekainaren 2an manifestazioa antolatzen dute

Iratxe Sorzabalen aurkako euro-aginduak salatzeko, Iratxeren lagunok adierazten dugu:

Heldu den maiatzaren 30ean eztabaidatuko da Parisko Helegite Auzitegian Espainiako Audientzia Nazionalak Iratxe Sorzabalen aurka galdegindako 3 euro-aginduei buruz.  Epai definitiboa ondoko asteetan emanen dute.

Iratxe Sorzabal kalera!! Otsailak 9, Parisera martxa

Datorren ostiralean, hilak 9, Iratxe Sorzabal Irungo preso politikoa Parisen epaituko dute.

Irunen Iratxeri elkartasuna adierazteko Parisera martxa antolatu dute. Autobusa ostegun gauean aterako da, eta ostiralean, epaiketa bukatu bezain pronto, itzuli da.

Autobusean joateko izena eman:
 - Elatzeta elkartea Landetxan
 - LAB-eko egoitzan (Salis Hiribidea, 30)

Orriak

RSS - Iratxe-rako harpidetza egin