LGTB harrotasunaren eguna dela eta, aurten Irunen gay eta lesbiana aktibista batzuk Su Txikiak talde feministaren laguntzarekin oroimen ekitaldi bat antolatu dugu Ekainaren 28rako. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan burutuko dugu Udal Euskaltegiko lorategi ondoan.
Aurten ere Santano alkateak sexu-aniztasuna sinbolizatzen duen ikurra udaletxeko balkoian zintzilikatzeko eskaera errefuxatu egin arren, ortzadarraren bandera Udaletxeko fatxadan minutu batzuz egon da.
Hondarribiko EH Bildu.- Aurreko astean egin zen Udal Osoko Bilkuran, EH Bilduk aurkeztu genuen Aniztasun eta Identidade Sexualen aldeko adierazpena onartu, eta ekainak 28an (bihar) Sexu Askatasunaren Nazioarteko egunaren kari, elkartasun keinu moduan, egun horretan Udaletxeko balkoian ortzadarraren bandera jartzea onartu zen.