Zapore Proiektua

Gaztelera

Zaporeak Proiektua Mozambikera doa

Voluntarias de ZaporeakIdai Tifoiak sortutako larrialdi humanitarioan lagunduko du START programari esker

Mozambike larrialdi egoeran dago, Idai tifoiak gogor jo du herrialde afrikarra eta dagoeneko 750 hildako utzi ditu. Iragan martxoak 15ean lurra jo zuenetik herrialdeak krisi humanitarioa bizi du eta nazioarteari laguntza eskatu eta hori pixkanaka iristen ari da.

Zaporeaken elkartasun bonoaren aurkezpena Bidasoan

argazkiaProiektu lanean jarraitzeko eta aurki Zaporeakek martxan jartzea espero duen proiektu berrietara begira, inoiz baino beharrezkoagoa da ekimenak martxan jartzea proiektu guztiak hornitzeko. Bide horretan jarriko du martxan aste honetan ELKARTASUN BONOAREN kanpaina Zaporeak Bidasoa taldeak.

3. edizioa ospatuko da “Zure pintxo bat, Errefuxiatu baten otordu bat” lelopean

Data: 
Larunbata, Iraila 24, 2016 - 10:30 -tik Igandea, Iraila 25, 2016 - 13:55 -ra
Non: 
Plaza Bernat Etxepare de Intxaorrondo, Donostia
Antolatzen du : 
Zapore Proiektua

koxk kartela01.jpgIrailaren 24an, larunbatean, goizeko 10:30ean hasi eta 14:00ak arte, hitzordua duzu Intxaurrondoko Bernat Etxepare plazan  gastronomia eta errefuxiatuen aldeko elkartasunarekin bat egiteko.

Koxk! festaren 3. edizioa ospatuko da  “Zure pintxo 1 = Errefuxiatu baten otordu 1 ” lelopean. Bertan  bilduko dugun dirua Zaporeak Proiektura bideratuko da, Chios uhartean errefuxiatuei jana eta mantenua ematen jarraitzeko.

RSS - Zapore Proiektua-rako harpidetza egin