EH Bildu Irun

Gaztelera

Irungo EH Bilduk Celestino Tolosaren familiaren borroka txalotzen du

cartel

Begirunea eta justizia eskatzen dugu amiantoaren biktima guztientzat.

Irungo EH Bildu.-El problema existe. El amianto mata”. Horrela zioen pankarta batek irailaren 4an Donostiako Justizia Auzitegiaren aurrean Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak burutu elkarretaratzean. Goiz horretan bertan, Auzitegiaren ateen beste aldean, Celestino Tolosaren familiak epaitegi baten aurrean aitortza bilatzen zuen, beste behin.

Urriak 17, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunari buruzko Mozioa

IMG_7678.JPG

EH Bildu Irun.- Urriaren 17an, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzen da. Nazio Batuen “Muturreko Pobreziari eta Giza Eskubideei buruzko Printzipio Gidarietan” jasotzen den moduan: “aurrekaririk gabeko garapen ekonomiko, bitarteko teknologiko eta finantza-baliabideen maila duen mundu honetan, eskandalu morala da milioika pertsona muturreko pobrezian bizitzea”.

Irungo EH Bilduk hezkuntza arloa indartzea eskatu dio udalari

Foto: http://www.fernandomorillo.eu

Irungo EH Bildu.- Hasi berria den ikasturtea berezia eta zaila izaten ari da hezkuntza komunitatea osatzen duten ikasle, irakasle, gainerako langile eta familientzat. Jakin badakigu sekulako ahalegina egiten ari direla COVID-19ak sortutako osasun egoerari aurre egiteko eta EH Bildutik gure animorik handienak bidali nahi dizkiegu.

Ostalaritzaren eta tokiko merkataritzaren aldeko apustu irmoa egin dezala eskatzen diogu udal gobernuari

Ane Unanue eta Jokin Melida

EH Bildu Irun.- Jakin badakigu, ostalaritza eta merkataritza txikiaren egoera COVID19a baino lehen gainbeheran zegoela, baina zalantzarik gabe, pandemiaren agerrerak sektorearen krisia areagotu du. Ez dugu ahaztu behar martxoan taberna guztiek eta denda askok itxi behar izan zutela eta fase ezberdinetan hainbat neurri murriztaile jasan behar izan dituztela.

Herritarrei babesa emango dieten politika publikoak garatzeko unea da

Logo EH Bildu IrunEH BILDU Irun.- Koronabirusa dela-eta ezohiko egoerak bizitzen ari gara. Pandemia honek gure eguneroko bizitzak eta ohiturak baldintzatu ditu eta tamalez, batzuek zuzenean bizi izan dute gaixotasuna edo senideren bat galdu dute. Doakiela guztiei gure besarkadarik estuena.

Orriak

RSS - EH Bildu Irun-rako harpidetza egin