Hartu Hitza

Gaztelera

Larunbatean, goizez eta arratsaldez sinadura bilketa

cartelHartu Hitzak sinaduren bilketako azken txanpari aurre egin behar du. 2000 sinadurak gaindituta, hilabete bat baino gutxiagoko epean 1000 sinadura biltzea lortu behar dute.

Aste santuan gure bulegoa irikita egon ondoren eta astelehenean Meakako auzoan mahaiak jarri eta gero, larunbat honetan goizez eta arratsaldez, bi gune desberdinetan sinatzeko aukera egongo da.

%50a eskura

fotohartuhitzaIrun.- Apirilaren 29a geroz eta hurbilago dago, eta 1294 sinadura lortu ditugu jada, hau da, lortu behar ditugun sinaduren %43a. Larunbatean Zabaltza plazan eta Arbeseko errota plazan kokatu genituen mahaiak eta 179 sinadura lortu genituen guztira. Sinaduren %50a eskura dugu eta aste honetan lortzea espero dugu.

Arbes eta zabaltza Plaza sinadura bilketako topaleku

hatuhitzairun.- argazkiaMartxa polita hartu dugu duela hiru aste hasi genuen bidean. Aurreko astea 452 sinadurekin hasi genuen, eta 11150ekin bukatu. 3000 sinadurak geroz eta hurbilago ditugu, baina bidea luzea da eta Hartu Hitzak ez dauka bere lana lasaitasunez hartzeko asmorik. Burubelarri jarraituko dugu lanean eta horregatik, asteburu honetan mahaiak bi gune desberdinetan kokatuko ditugu 11:00etatik 13:30tara.

1115 sinaduretara iristen den bultzada

fotohartuhitzairun.- Alaitasuna, poztasuna, jai giroa eta irribarre asko Irungo erdigunean ikusteko aukera egon zen larunbatean. Zoragarria izan zen larunbatean sortu zen giroa, eta dena irundarrei esker. Hartu Hitzak deialdia bota zuen, irundarren hartu eta laguntza ederra eskeini zuten. Horrela, Urdanibia plazan, San Juan plazan, Fermin Calbetonen, Zabaltza plazan eta Luis Marianon 602 sinadura jaso ziren, hau da, 2 egunetan jaso zituztenak baino gehiago. Bultzada ikaragarria izan zen 3000 sinadura lortzeko bidean, Hartu Hitza pixkanaka pixkanaka irundarren ahoetan eta belarrietan dagoen islada zuzena.

HartuHitza-ek sinadura-bilketarekin jarraitzen du

Data: 
Larunbata, Martxoa 3, 2018 - 11:30 -tik 13:30 -ra
Non: 
Irun. Ikusi berria
Antolatzen du : 
HartuHitza Irun

cartelHartuHitza Irun.-  Hartu Hitza Irun elkarteak poztasun osoz ekin dio sinadura bilketen prozesuari, izan ere, pentsatzen genuena baino sinadura gehiago lortu ditugu bi egunetan: 452 guztira. Onarpen ikaragarria izan du sinadura prozesuaren hasierak irungo herritarrengan, baina fenomeno honek jarraipena izan behar du. Horretarako, larunbat eta igande honetan, aukera berri bat izango dute irundarrek Hartu Hitza Irun elkarteari laguntza eskeintzeko eta Irungo Herri Galdeketa bermatzeko.

Orriak

RSS - Hartu Hitza-rako harpidetza egin