Hilketa matxista berriaren ondorioak Angelun
- Gehiago irakurriHilketa matxista berriaren ondorioak Angelun -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 313 irakurketak
- Castellano
Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- COVID-19ren pandemia honetan bizi dugun alderdirik gogorrenetako bat, Zahar Egoitzetan bizi ziren ehunka adineko pertsonen heriotza da. Hildako asko dagoela esan digute, izan ere, "pertsona kalteberak direlako, mendekotasunpean bizi direlako eta beste patologia batzuk dituztelako". Heriotza horiek ez dira adinagatik, baizik eta gaixotasunaren arreta ezagatik eta egoitzetako baldintzengatik.
Soraluzen gertatu den ustezko hilketaren aurrean, non bere semeak, 74 urteko emakumea hildu duen, ONEKAK salatu nahi du:
Berriro ere emakumeok garela heriotzaraino iristen den indarkeria matxistaren helburu, eta hori, Sistema Patrialkalaren ondorioa dela, zeinek emakumeok gizonen azpitik ezartzen gaitu.
ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Emakumeak eta haien mobilizazioa dira gaur egun munduan dagoen aldaketa indar indartsuenetako bat. Euskal Herriko emakumeok 50 urte baino gehiago daramatzagu gure eskubideen alde borrokan. Urtero, martxoaren 8an, kaleak betetzen ditugu eta gure zapalkuntza egoerak argitara ateratzen ditugu, publikoki eta politikoki.
ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Dakizuen moduan, Oneka Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma, sortu berri da duela hilabete batzuk. Eta guretzat, helburu nagusien artean, etorkizunera begirako gizarte kohesionatu, justu eta zuzen bat eraikitzea dago. Kontutan izanik, beti ere, emakume helduen egungo egoera erreala.
Oneka Plataforma osatzen dugun emakume nagusi eta feministek, gogor salatu nahi dugu, emakumeek, orokorrean eta gure kolektiboak, bereziki, jasan behar duten indarkeria. Egoera horri aurre egiteko, gure konpromiso tinkoenarekin borrokatuko dugula adierazi nahi dugu.