ADEGIren estrategiaren porrota agerian geratu da Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren mahaian
LAB.- Gaur, uztailak 16, bigarren bilera egin du negoziazio batzordeak eta bileran agerian geratu da porrot egin duela Gipuzkoako metaleko hitzarmena desarautzeko ADEGIren estrategiak. Hainbat urtetan "legez kanpoko" gauzak eta legearen aurka zihozenak eskatzen genituela esan ostean, hau da, lan-erreformaren aurka ari ginela, ADEGI patronalak oinarrizko hainbat gauza onartu ditu, hala nola ultraaktibitate mugagabea, hau da, hitzarmenak indarrean jarraitzen duela beste batek ordeztu arte, enpresek ezin dutela alde bakarrez hitzarmena ez aplikatu edo Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena aplikatzeko lehentasuna izatea, kontu hau lehen aldiz adostu baitzen grafikagintzako hitzarmenean, zortzi eguneko grebaren ondoren eta LABek gehiengo absolutua duen sektorean.
- Gehiago irakurriADEGIren estrategiaren porrota agerian geratu da Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren mahaian -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 734 irakurketak
- Castellano