Murrizketei eta baldinta ez-duinei, luzapenarekin erantzun du EAJ-ren udal gobernuak garbitzaileen auzian
Abotsanitz.- Ostegun honetan, hilak 20, 8 hilabetez garbitzaileen aldarrikapenei erantzunik eman gabe, hitzarmena berritu gabe eta honen ondorioz eskola komunitateak duen haserrearen erdian, Udalerri batzordean onartu da osoko bilkurara eramatea "Hondarribiko ikastetxe-eraikinak eta udal-eraikinak garbitzeko eta desinfektatzeko zerbitzuaren kontratua – ISS FACILITY SERVICES, S.A. - enpresarekin sinatua- beste urte batez luzatzea".