LAB Sindikatua.- LIDLek 9 denda eta 220 langile inguru ditu Gipuzkoan; zehazki Eibar, Arrasate, Hernani (Hernani eta Galarreta), Irun, Donostia (Gros eta Bretxa) eta Azkoitian. Martxotik jo eta su ari dira lanean langileak. Hasieran enpresak neurri batzuk hartu bazituen ere, hilabeteak aurrera joan ahala, ustezko normaltasunaren aitzakian enpresa erlaxatzen joan da eta, eta gaur egun, langileak bakarrik aurkitzen dira denda aurrera ateratzeko garaian.
Kabigorri.- Arau berriak direla eta egoerari egokitzeko, gu ere ordutegia moldatuko dugu.
Abotsanitz Udal Taldeak 2017tik onartutako lan eskaintzak gauzatzeko eta udal langile zerrendan dauden hutsuneak betetzeko exijitzen dio udal gobernuari.
Koronabirusak lurrikara eragin du gure gizartean, arlo sozialean bezala, baita ekonomikoan ere. Inork ez daki zein bilakaera izango duen eta, horregatik, goiz da pandemiaren ondorioak epe luzerako begirada batekin aztertzeko. Nolanahi ere, erakunde publikoak normaltasunera bueltatzeko prestatu behar dira, herritarrek administrazioarekin duten harreman zuzena berreskuratu dezaten. Honetarako ezinbestekoa da.
EH Bildu Hondarribia.- COVID-19 pandemiak agerian utzi ditu bizi dugun eredu sozio-ekonomiako ahuluneak: etengabeko hazkuntza ez da posible.
Hondarribiko ekonomian, azkeneko urteetan, turismoak hartu duen pisua gehiegizkoa da, badirudi jarduera ekonomiko oro hartzaile bilakatu dela. Ostalaritza, merkataritza, higiezinen agentziak, itsas kirolak, aholkularitza eta turismoari lotutako negozioak zabaltzen ari dira. Aztertu behar ditugu horrek guztiak ekarritako ondorioak.