Irun Aurrera planaren bitartez emandako laguntzak itzuli beharrari buruz
Elkarrekin Podemos IU.- Abuztuko azken aste honetan, gure hiriko hainbat merkatarik espero ez zuten kolpea hartu dute; izan ere, Irungo Udalak duela bi hilabete Irun Aurrera neurri-sortaren bidez gure hiriko merkatariei emandako laguntzak ez ziren bateragarriak Eusko Jaurlaritzak helburu bererako emandako laguntzekin.