Auzoka

Gaztelera

Abotsanitz Auzoka, herria hobetzeko

Abotsanitz Auzoka

Abotsanitz.- Abotsanitz Auzoka aurkezteko elkartu zaituztegu hemen. Abotsanitz Udal Taldearen dinamika berri bat da, abuztua erdialdean abiatu genuena eta azarora arte luzatuko dena. Helburua, herritarren kezkak eta eskaerak haien ahotik ezagutzea. Abotsanitzen eguneroko jardunaren oinarria herritarren beharrak izan behar dira. Behar horiek ezagutzen ez baditugu, gure jarduna ez da eraginkorra izango. Aldiz, ezagutzen baditugu, eta, batez ere, herritarrengandik beraiengandik ezagutuz gero, horrek Hondarribia hobetzeko lan egiten lagundu digu.

RSS - Auzoka-rako harpidetza egin