Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu zuen Bidasoako Itaiak, eta 120 pertsona inguru bildu dira gaur arratsaldean JJose Ramon Amunarriz plazan (Irungo epaitegi aurrean), "Emakume langileon interesen defentsan lege burgesa borrokatu" lelopean, Emakumeen Antolakunde Sozialistaren deialdiari erantzunez.
Martxoaren 8an kalera ateratzeko deia egin du Itaiak, "Emakume langileon interesen defentsan lege burgesa borrokatu" lelopean. Aldez aurretik, martxoaren 6an, "Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora" izeneko hitzaldia antolatu dute. Solasaldia larunbatean izango da, 17:30ean Palmera Montero gunean.