GKS

Gaztelera

Gazte Topagune Sozialista antolatuko dute GKSk eta IAk, EH Bildu-Sorturen debekuen gainetik

Data: 
Ostirala, Urria 13, 2023 - 00:00 -tik Larunbata, Urria 14, 2023 - 23:55 -ra
Non: 
Burlata - Atarrabia

EH Bilduk eta Sortuk jarrera debekatzaile zein baztertzailearekin jarraitzen dutenez, Topagune Sozialistaren egitaraua aldatu behar izan dute GKSk eta IAk, baina aurrera egingo dute urteroko ekimenarekin.

Bidasoako GKSren aurkezpena

Data: 
Larunbata, Urria 15, 2022 - 11:00
Non: 
Zabaltza plaza


Kurtso politiko berriarekin Bidasoako GKSren aurkezpena egingo dute larunbatean, 11:00etan,,Zabaltza plazan. Honetan, beraien jardunaren eta aurtengo proposamenen inguruan hitz egingo dute. Ondoren, luntxa izango da.

U29an Bilbon burutuko den Burgesiaren diktadura gelditu! manifara joateko autobusa eskualdetik


Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 29an mobilizatzera deitu du, 'Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa borrokatu' aldarripean. Manifestazio bana egingo dute Bilbon eta Iruñean, enpresari handiak eta beren alderdi politikoak ezartzen ari diren pobreziaren eta askatasun ezaren aurka.

Bilbon egingo den manifestaziora joateko, GKSk eskualdetik autobusak antolatu ditu. Tiketak Depor tabernan (Irun) egongo dira salgai, bost eurotan.

Ostiralean 'Covid ziurtagiriari ez!' kontzentrazioa Donostian

Data: 
Ostirala, Abendua 10, 2021 - 19:30
Non: 
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza

COVID ziurtagiriaren ezarpenaren harira

Koronabirusaren inguruan asko hitz egiten da, ez, ordea, koronabirusaren gaineko burgesiaren kudeaketaz. Erabat normalizatu da koronabirusaren hedapenari salbuespen politiken bitartez erantzutea, eta badirudi birusari aurre egiteko modu bakarra eskubideen urraketak eta kontrol sozialaren handitzea direla. Kontrara, osasungintza sistema indartsu eta unibertsal baten beharra eztabaida publikotik guztiz kanpo geratu da, eta ¡txuraz arduratsuenak diren politikariek ere ez dute horretaz hitz egiten.

Orriak

RSS - GKS-rako harpidetza egin