Gure Esku Irun.-Pasaden martxoaren 2an, Bilboko Kafe Antzokian, datozen 2 urtetarako plangintza aurkeztu zuen Gure Eskuk. Erronka potoloak eta ilusio handiko bideak marraztu ditugu oraingoan eta eskualdez eskualde gabiltza plangintza horren aurkezpenak egiten.