IRPH stop

Gaztelera

IRPH Entidades-en inguruko salaketa, epaiaren zain

fotoirphstop.plazan.net.- IRPH Entidades aplikatzeagatik Kutxabanken aurkako salaketa epaiaren zain geratu da gaur Donostian. IRPH Stop-en talde juridikoak defentsaren argumentu guztiak gezurtatu ditu, eta Kutxabanken ordezkariak finean IRPH Entidades indize ofizial bat dela besterik ez du esan.

Kanpoan, beherago ikusi ahal duzun prentsa-oharra eman dugu aditzera. Agerraldian hainbat lagun eta eragilek babestu gaitu, hala nola Kaleratzeak Stop Gipuzkoa, Rafa Mayoral (PAH-ren koordinadore legala), Ander Rodríguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Diputatua (Bildu), eta hainbat hautetsik, tartean hauek: Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu-ko legebiltzarkidea Gasteizen), Tania González (Podemos-eko eurodiputatua), Paloma López (IU-ko eurodiputatua), Inko Iriarte, Judit García eta Enrique Martínez (Bildu-ko batzarkideak Gipuzkoako Batzar Nagusitan)

Orriak

RSS - IRPH stop-rako harpidetza egin