Irunen "ERABAKIA EHUNTZEN" martxan jartzen da!!

IMG_1653Aurtengo ekimen erraldoia EKAINAREN 20AN emango da "ERABAKITZEKO ESKUBIDEA" irudikatuko duen HAUTESTONTZI ERRALDOI baten eraikuntzarekin.

Ekimen honi ERABAKIA EHUNTZEN deitu zaio eta gure lana SARE-JOSTUN gisa aritzea, IRUNEN 2000 LAGUN JOSTEKO ERRONKAREKIN!!

Hautestontzi erraldoi hori eraikitzeko, Patchwork moduan aniztasuna irudikatuko duen oihal zatiak josi behar ditugu.

Azalpen bideoa: https://gureeskudago.eus/ehuntzen/


Nola? 4 pausotan: OSO ERRAZA DA!
1. GEDIrunek banatuko dituen oihal zati bakoitzean (2'5m+0'75m) 20 pertsonak parte hartzen dute. Eta oihal zati bakoitzari TUTORE bat dagokio. Tutore bakoitzari TUTORE KIT-a emango zaio, oihal zati bat eta 20 saretze-txartelekin.

2. Tutore honek, bere inguruan 20 pertsona bilatu beharko ditu (familian, lagun artean, lantokian, aisia taldeetan...) oihal horretan parte hartzeko.

3. Pertsona bakoitzak saretze-txartela bete beharko du eta 1€ ordaindu.
Haurrek (16 urtetik beherakoek) HAUR txartela (daturik gabe) bete eta 1€ ordaindu beharko dute. Behin beteta, 20 saretze-txartelak eta 20€ak GEDIrun-era itzuli beharko dira.

4. Apirilean JOSIKO ditugu IRUNgo oihal zatiak!!


Gure egoitza: Erletxea, Kale Nagusia 5 (ate berdea), Irun
Asteazkenetan, 19'15tatik aurrera. Edozein zalantza baduzue, galdetu lasai: gedirun@gmail.com

Etiquetas: