EH Bilduk Hondarribian zerrenda "anitza, gaztea, profesionala eta esperientziaduna" aurkeztu du

irudiak

EH Bilduk Hondarribia.- Hondarribiko Euskal Herria Bilduk 20 emakume eta gizonez osatutako zerrenda aurkezten du. Zerrenda anitza, gaztea, profesionala eta esperientziaduna. Zerrenda osatzerakoan kontutan hartu dira genero ikuspegia, adin tarte ezberdinak, auzo guztien presentzia, herri mugimenduekiko lotura eta hiriarekiko konpromezua.

Zerrenda honen helburua herrian sakontasuneko aldaketak bideratzea da, ilusiotik. Hondarribia herritar guztion artean eraikitzeko bidea zabaltzea dugu helburu, egungo udal zurrunetik herritarron udalerako bidea egitea.

Aldaketa hori errealitate bihurtzeko, Hondarribiko EHBILDUK 5 ezaugarriko hiria irudikatzen du:

    1. XXI mendeko udala (irekia, gardena eta demokratikoa)
    2. Hiri Berdea. Jasangarria (mugikortasuna, etxegintza, energia, turismoa,...)
    3. Berdinak arlo guztietan (emakumeak, anitza, gazteak, LGTBL...)
    4. Herri bizia eta bertan bizitzeko herria (Ekonomia, zaintza, kultura,...)
    5. Euskalduna.

Ondokoek osatzen dute, ilusioari bide eginez herritarrekin batera hiria aldatzeko lantaldea.

    1. Garoa Lekuona Izeta
    2. Koldo Rodriguez Akarregi
    3. Xabier Bengoetxea Erriondo
    4. Kotte Susperregi Aizpurua
    5. Olatz Ugalde Lujanbio
    6. Lur Mariskal Susperreg
    7. Garikoitz Arroyo Vega
    8. losu Miren Goñi Maya
    9. Puy Sola Eslava
    10. Koldo Elizetxea Imaz
    11. Ekhiñe Alza Goenega
    12. Mª Jesus Gomez Lago
    13. Enar Agirre Oregi
    14. Carlos Gebara Urkiola
    15. Xabier Isasi Balanzategi
    16. Idoia Aginagalde Olaizola
    17. Uxue Kriado Nieto
    18. Karlos Santiago Etxeberria
    19. Borja Arietaaraunabeña Ibañez
    20. Usetxe Mendikute San Miguel

Etiquetas: