Endaneako langileok, mobilizazioak baldintza duinen alde!

Protesta laboral en Endanea

ElA eta LAB sindikatuak.- Endaneako langileok lan baldintza duinen alde borrokan hasi gara, egoera jasan ezinean lan egin behar dugulako.

Gure lan baldintzak, Prekarioa den estatu Espainoleko loreen eta landareen salmenten hitzarmenak arautzen ditu. Besteak beste, urtean 1788 lan ordu egin behar izaten ditugu, soilik gutxieneko soldataren truke, zerbitzua astelehenetik igandera emanez.

Gure egoera kaxkarra zen arren, enpresak bi asteburutik behin atseden egunak errespetatzen zizkigun. 2024an aldiz, egoera erabat aldatu da. Urteko egutegia, urtarriletik negoziatzen egon gararen arren, enpresak alde bakarrez bere egutegia inposatu du. Langileok, langile eta enpresaren beharretara egokitzen zen egutegi bat proposatu genuen eta adostasun batera iristear geundenean, martxoaren 15ean, enpresak erabaki zuen, bere proposamena ezartzea. Ondorioz, apirilaren 8tik aurrera, lehen aldiz, urteko astelehen guztietan Endanea itxita egongo da. Beraz, langileok urteko larunbata guztietan lan egin beharko dugu.

Erabaki honek, kontziliazio arazo ugari eragiten dizkigu langileoi, izan ere, inola ere ezin izango dugu uztartu bizitza sozialik. Ezingo gara egon gure familia edo lagunkideekin asteburuetan, ez eta aisialdi proiekturik burutu. Gainera inposatutako egutegiarengatik, ordutegi aldaketak pairatzen ditugu. Neurri honen eraginez, egunero enpresan bertan bazkaltzera behartzen gaitu, hogei minututan. Honek guztiak, gure osasunean eragin handia izango du.

Hau gutxi balitz, enpresaren jokaera gaitzesten dugu erabat. Langileon hitza entzun beharrean, soilik enpresaren beharretara mugatu baita, inolako aldebikotasuneko adostasunik egon gabe. Inolaz ere, ez dituzte gure aldarrikapenak eta beharrak aintzat hartu, eta horrela adierazi diote langileen ordezkariei.

Egoera jasan ezin honen aurrean, langileok borrokan hastea erabaki dugu. Datorren aste santuetako ostegun, ostiral eta igandean, 10:00etatik 11:00etara bitarte elkarretaratzea burutuko dugu Endanea aurrean. Jai egunetan, langileok lanean gaudela ere salatzeko baliatu nahi dugu bilkura. Ondoren, apirilean zehar astelehenero, elkarretaratzeak egingo ditugu, inolaz ere, neurri gogorragoak hartzea atzean utzi gabe.

Hau guztiarekin, argi utzi nahi diogu Endanea enpresako kideei, langileok nazkatuta gaudela.

Enpresaren aldebakartasuneko erabakiak ez ditugu onartuko. Gure lan baldintzak duindu nahi ditugu.

Herritar orori dei egiten diogu gurekin batera elkarretaratzera.

Lan eta bizitza dunaren alde!

Endaneako langileok borrokan!

Etiquetas: