Ez gaitzaitela euro bat gehiago ere lapurtu! Hipoteken irakurketa tailerra

Non: 
Lakaxita
Data: 
Asteazkena, Iraila 23, 2015 - 19:00
Antolatzen du : 
Lakaxita

asteazken_iraila.jpg

Ez gaitzaitela euro bat gehiago ere lapurtu! Hipoteken irakurketa tailerra Kaleratzeak Stopen eskutik. Ekarri zure hipoteka!


Uda bukatu zaigu, baina ez da alperrik pasa, eztabaida interesgarrien artean pasa baitugu. Elikaduraz, teknologiaz, generoaz, arrazismo eta xenofobiaz, eta abar luze batez hitz eta pitz egon gara, hala ere, jarraitzeko gogo askooooooorekin gelditu gara. Pintxo bejeta, konpainia ezin hobea eta mugitzen garen mundua hobe ulertzen eta gure inguruan dugun jendeak zer pentsatzen duen jakiten laguntzen diguten eztabaida gehiago nahi ditugu.

Hau dela eta, ASTEAZKEN KULTURAL berriak antolatu ditugu urteko azkeneko hilabeteetan, Lakaxitan eta Gazte Xaian.

Kezkatzen gaituzten gai asko daude, ezagutu eta hauetaz ikasi nahiko genituzkeenak. Parte hartzera animatzen zaitugu, bai eztabaidetan, bai gairen bat proposatzera.

 


Etiquetak: