Lakaxita

Zehaztu gabe

dSCi eta Fufuren kontzertuak Lakaxitan

Data: 
Asteartea, Iraila 13, 2022 - 20:00
Non: 
Lakaxita

FUFUDUAS

dUAS sEMIcOLCHEIAS iNVERTIDAS talde lisboarra Euskal Herrian izango dugu euren bira europarraren barruan. Hain zuzen ere, Laudio eta Irunen egingo ditu geldialdiak, Orbeko Etxean lehena irailaren 12an, eta Lakaxitan bigarrena irailaren 13an. Portugaldarrek Fufu talde irundarra izango dute lagun bi kontzertuetan.

Lakaxita gaztetxeko lapurreta komunikatua

ireudia

Lakaxita Gaztetxea.- Larunbat, igande eta astelehen gauean (hilak 22, 23 eta 24) sufritutako lapurretak direla eta, herritarrei zuzentzeko beharra ikusi dugu Lakaxita gaztetxetik. Izan ere, azken hiru lapurreta hauetaz gain beste 3 lapurreta sufritu ditugu azken urte honetan, guztira 6 izanik. Nahiz eta espazioa eta estruktura indartzeko neurri desberdinak hartu diren sufritutako lapurreten aurrean, lapurrak Lakaxitara sartzeko bidea topatu dute, material, gailu eta diru kopuru desberdinak haiekin eramanez eta estrukturetan kalteak sortuz.

Orriak

RSS - Lakaxita-rako harpidetza egin