Lakaxita

Zehaztu gabe

Txirrinka Lakaxitara etortzear da! Antzerki Maratoia, maiatzak 27 eta 28

Data: 
Ostirala, Maiatza 27, 2016 - 21:00 -tik Larunbata, Maiatza 28, 2016 - 23:45 -ra
Non: 
Lakaxita, Calle Anaka 20, Irun

zerua.pngDatorren asteburuan, hainbat mugimendu sozial zein sindikalek antolaturiko Txirrinka Ekimenean argi eta ozen esan nahi dugu  “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!”. Txirrinka Hendaian hasiko da ostiralean, maiatzaren 20ean eta Bergara-Angiozarren amaituko da 22an Euskal Herrian zehar ibiliko diren lau zutabeak batuz.

"Matximoa deseraikitzen" jardunaldia Lakaxitan

kartelagizon topaketak_hitzaldiak.jpgZeini dagokio matxismoaren aurkako borroka? Erantzunak argia ematen du, guztion kontua da, gizon zein emakume. Baina, zer egiten dugu gizonek zehazki matxismoaren aurrean? Zer gure gizontasun eredu patriarkal hegemonikoa eraldatzeko?

Denbora bat bada, galdera hauen eta beste batzuren bueltan, gizon talde txiki bat hausnartzen gabiltzala. Baina uste dugu, ez dagoela iada aitzakiarik, mugitzea tokatzen zaigula ezartzen zaigun, eta guk egunero birproduzitzen dugun gizon eredu hetero-patriarkala aldatzeko. Badela garaia, gizon izate hutsagatik jaso ditugun zenbait pribilegio ezbaian jartzen hasteko. Jendarte parekide baten bidean, gizonen partetik urrats argiak ematen hasteko.

Jaion2016 hemen da! Apirilaren 23an, Musika eta aldarrikapena Irungo kaleetan barna!

Jaion 2016
Kultura batzuetan 13 zenbakia antzinatik sineskeriaz inguratuta dagoen zenbaki madarikatua da. Dirudienez honek ez du 2016 urte honetako Apirilaren 23an ospatuko den 13garren Jaionean eragin handirik. Bere 11garren urtebetetzea ospatzen duen Lakaxitak antolatzen duen ospakizuna da.

Orriak

RSS - Lakaxita-rako harpidetza egin