Txanpi eta Emilio aske! Manifestazioa, Urtarrilak 30, larunbata

Non: 
Irungo San Juan Plazatik
Data: 
Larunbata, Urtarrila 30, 2016 - 20:00
Antolatzen du : 
Txanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena

imagenTxanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena- Arrazoi politikoak direla medio otsailaren hasieran bi irundar gartzeleratuak izango dira. Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo (egun Hondarribiako bizilaguna) 2006an atxilotuak eta gartzeleratuak izan ziren Faisan auziaren arira eta ia 10 urte beranduago Espainiako Auzitegi Gorenak falta zaien zigorra gartzelan betetzeko agindua eman du: 13 hilabete Txanpik eta 11 Emiliok.

Oso larria deritzogu hainbeste denbora pasa ondoren, eta batez ere Euskal Herriko egoera politikoa hainbeste aldatu eta gero, gure herritar hauek gartzelara joan behar izatea. Are gehiago Emilio Castilloren kasuan, 75 urte dituelako eta larriki gaixorik dagoelako gainera. Honek agerian uzten du espainiar estatuko gobernuaren, epaileen eta gartzela politikaren ankerkeria eta mendeku gosea.

Oso larria iruditzen zaigu ere, euskal gizartearen gehiengoaren nahia ez duelako aintzat hartzen. Konponbiderako garaia da eta ez gatazka elikatzekoa; epaiketa politikoak eta salbuespen neurriak amaitzeko unea da eta ez arrazoi politikoengatik inor gehiago gartzeleratzekoa; gartzelak hustutzeko garaia da eta ez preso politiko gehiago sartzekoa!

Izugarrizko astakeria eta injustizia iruditzen zaigu eta ez dugu geldirik geratzeko asmorik. Asko gara egoera hau ulertzen ez dugunak eta onartu ezin dugunak. Zuri ere urratsa emateko deia egiten dizugu. Bada ordua denon artean espainiar eta frantziar estatuetatik datozkigun astakeria hauekin amaitzeko. Denon artean lortuko dugu!!

Etiquetak: