"Bihotz salataria" bakarrizketa igandean Lakaxitan

Non: 
Lakaxita
Data: 
Igandea, Martxoa 19, 2017 - 18:00

BIHOTZ SALATARIA    bakarrizketa    Lakaxitan ikusteko aukera izanen duzu Martxoaren 19an igandearekin, Iñaki Ziarrusta, Atx teatroko kidearen eskutik. Edgar Alan Poe ipuin ezagunean oinarrituta dago. Ohi bezala 18.00tan pintxo pote egonen da eta 19.00tan ikuskizuna hasiko da.

“Publikoa beldurtzea”. Horixe da Atx teatroaren Bihotz salataria antzezlanaren asmoa, Iñaki Ziarrusta aktore eta zuzendariaren arabera. Baina badaki beldurra eragite konplexua dela, baita barrea eragitea ere, nahiz eta trebezia apur batekin negarra ere eragin daitekeen. Beldurra eragiteko asmoz, Edgar Allan Poeren testu bat aukeratu du Ziarrustak eta euskarara ekarri du. Bakarrizketa bat sortu du, eta bi edo hiru urte barru prestatuko duten beldurraren inguruko ikuskizun handiago baterako hazitegi gisa baliatu nahi du

Etiquetak: